Elkarrizketak joan aurretik

Etxeko berotasunean, hizketaldia izan dugu abenturazalearekin. Bidaiaren hasiera hurbiltzen hari den eiñean, errealitate bihurtzen hasten dira buruan dauzkagun ideiak. Begirada piztu egiten zaio bizikletara begiratzen duen bakoitzean.

Tira, guk ameztu egiten dugu, berak gauzatu.

1.NOIZ DATORKIZU IDEIA? ZERGAITIK?

Udako oporretan. Bidaiatzeko beti geratzen baitzaizkit labur. Oporrak amaitzear ditudanean beti datorkit burura etxera bueltatzeko beharrik ez izatea ze ona litzatekeen. Aurrera segi, beti aurrera...

2.ZEREN BILA ZABILTZA? ZER GALDU ZAIZU HORTIK ZEHAR?

Jende, leku eta batez ere bizitzeko modu ezberdinak ikusi nahi ditut. Norberaren jakintza handitu “mundu” ezberdinak ikusiaz.

3.ZERGATIK BIZIKLETAN?

Beste erritmo baten bidaiatzen delako. 

By |2021-06-08T19:44:12+00:002008/12/18|Berriak, Munduari bira|Comments Off on Elkarrizketak joan aurretik
Go to Top