Aupa jente!

Urdin Ugarte naz, bidaiatzeko irrikitan dauen 28 urteko Elorrixotarra. Horrela ba, lantegian urte beteko lan-etena eskatuta nire bidaiari, nire ametsari, hasiera emango diot, presarik barik, ordularirik barik.

Egin dudan hautu honen arrazoi nagusiak abentura gosea eta aberasteko grina dira. Niretzako bidaiatzea aberastea baita, osasuna buru eta gorputzerako. Aukera ezin hobea, jende, leku, pentsamolde eta bizimodu berri eta ezberdinak ezagutzeko. Eta informazio hori guztia oso interesgarria deritzot norberak bere bizitzan erabakiak hartu zein pausu berriak emateko ordurako. Ziur bainago, munduan zehar ibiltzean bizitzeko aukera ezberdin gehiago dagoela ikusiko dudala, horrela ba, nire bizitzan aldaketa gehiago egin aurretik aukera ahalik eta gehien ezagutzera irten nahi dut mundura.