Nomadak2

Argazki lehiaketan parte hartzera animatu eta hara non bigarren saria lortu doten.

Kriston poza eta Marruekosetako Atlasetako abenturan ateratako argazki bat izan danez, bertan bizitako esperientzen burrundada etorri zait azalera.

3 ordu bizikletan inor ikusi gabe (haizea alde, 28km/h noie, esperientzia berri bat, normalean nire hankek ez dute 15km/h abiadura hartzen) ta halako baten herri txiki baten sagarra (azkeneko herrian oparitu dizkidaten laranja bi eta hiru sagar)jatera geratu eta bi etxeetatik lau gizon eta bi emakume azaldu dira ni begirada arrotzez hartzera.

Nire lehen keinua sagarrak eurekin banatzea izan da eta gizonek ez dute bi aldiz pentsatu. Ondo hasi da hartu emona.

Ta orduan azaldu da argazkiko neskatoa. Ezin gara ulertu baina beldur gutxi dekonez azkar hurbildu da nigana eta denbora asko galdu gabe argazkiak ateratzen hasi naiz… eta emaitza ba Parran dago ikusgai.

Argazkiak gauza askoz gehiago ditu bere atzean baina beti pentsatu dot argazki batekin inoiz ez dotela lortuko momentuko esperientziak guztiak trasmititzea… baina hobetzen jarraituko dot, probatzen jarraituko dot, bidaiatzen jarraituko dot… ea beste horrelako momentu eta argazkirik suertatzen dan.

Urdin.