Anergui – La Cathedral

Arratsaldeko 5-tak (7etan iluntzen dau) dira Anergui herrira heltzen naizenean, 10Km-ko malda behera gosagarri batek ekarri nau onaino ta hara non herriko festak dira bertan.

Honek marruekosen jentez gainezkako kalea (kale bakarreko herria da Anergui) suposatzen dau eta ni heuren tartetik atentzio gutxi erakartzeko asmoakin (benetan lan zaila bizikleta handi eta kasko bat buruan edukita ) askoz hobe astoz eta zapi batekin etorri banintz.

Beraz 1000 begi pare niri jarraitzen daudelarik ura lortu ta bertatik hurruntzea erabakitzen dot. Argi gutxi geratzen da ta irteera bidea kañoi batetatik eramaten nau, non astoak eta oinezkoak dira bide horretan barreiatzen diren mobil bakarrak.

Ezin naz bizikletan ibili, bidea oso trasketza da, motel noie, argia badoa ta kanoia gero eta sakonagoa gero eta luzeagoa da …

Ez dakit inoiz saiatu zarien akanpada bat egiten kañoi baten baina nire esperientziak diño ez dela inoiz leku aproposik aurkitzen kañoietan eta Anerguiko herrian geratu ez izenaz damutzen hasita nago.

Errekako ura beti dago gertu kanoi baten, eta uretatik urruntzeak amildegietatik erortzen diren harrietara hurbiltzen zaitu, beraz ez da inoiz gustoko lekurik aurkitzen. Baina argirik ez dangoenez ur eta arkaitz arteko tarte baten jarri dot denda, ta nire sen guztiei muzin eginez (bertan ez geratzea esaten didatenak) lo egiten saiatzen naiz.

Ilunetan afaldu ta ilunetan gosaldu ostean lehen argitasunarekin kanoitik irtetzeko ahaleginean hasten naz.

Eguerdirarte ez naiz irtengo (klaustrofobia arrastoak dekuaz oraindik gogoratzean) ta bidean errekak zeharkatu, bizikleta sorbaldan jaso sarritan (lan zaila alforjekin) ta erruberarik ez apurtzea helburuitzelezko harri arteko bidetik…

Azkenean 45 Km-ko kanoiak erakutsi dit irteera, inguruan paretarik gabeko bidean nago. Lasaitua!
Oraingo honetan ziurtatu dot nire lehengo teoria: illuntzear ez da kañoi baten sartu behar!

Ea hurrengo abenturan kontutan hartzen doten!

Laster pasarte gehiago!

Urdin.