Bidaiak egitea da mugiarazten gaituena, egunerokotasunaren erdoila kentzen laguntzen duena. Baina nola bidaiatu?

Guk aspaldi egun genuen aukera, abestiak dioen moduen, bizikleta aukeratu izan dogu. Zergatik?

Arrazoi ugari ikusten doguz guk. Lehenengoa bizikleta eta zure gorputza dira erritmoa markatzen dutenak. Zure esku dago lurralde, zelai , mendilerro edo danadalakoa ziztu bizian edo mantso-mantso zeharkatzea eta aukera hau askatasunaren definizio bat izan ahal da, beraz bizikletan bidaiatzea aske izatea da, edo?

Beste bat edozein ibilgailu baino merkeagoa da, erregaia zure janaria bait da, ta jan beti jan behar dogunez, bi baten.
Erregaia aipatuta, kutsadura datorkit gogora eta bizikletak ez du kurtsadurarik sortzen… beraz beste puntu bat alde, batez ere naturarekiko errezpetua bada zure arduretariko bat.

Eta puntu honetan gaudela bidaia erronkara heltzen gara. Marruekosen egin dudan azken bidaian “guztiz garatu” gabeko herrialdeetan plastikoak duen eraginaz konturatu naz. Plastikoa gogor sartu da.

Gure herrialdean baina birziklatzea dugu aukera eta pentsatu nahi dot hontzi horian botatzen dugun plastikoa birziklatuko dela, baina zer gertatzen da horren garatuta ez dauden munduko ainbat lurraldeetan? zer egiten dute ain edatua dagoen plastikoaz?
Nik hau Turkian, Iranen, Indian eta azkenengoz Marruekosen ikusi ahal izan dut eta benetan gogorra egiten zait horren zabor sortzaile izatea. Lurralde hauek ezin dute kontsumitzen den zaborra kontrolatu, gainezka egiten die.

Beraz azken bidaian erronka berria ezarri nion nire buruari: Plastiko gutxiago erabiltzea nire bidaian. Nola?

Ba egunero behar dudan ura ez erostea plastikozko botiletan, egunero botila 2 erosi beharrean botila birziklatu aste osoan erabiliz.
Piskat bidaiatu duenak badaki Marruekoseko ura eta gure zabela askotan ez direla elkarrekin oso ondo konpontzen, beraz ur pastillak eta ura tratatzeko filtro batekin joan nintzen Marruekosera.

Bi gauza hauekin, iturrietako ura, denda edo jatetxeetako “grifoko” ura, erreka garbietako ura… aurkitzea eta edangarri bihurtzea izan dira bidaia honen erronkak. Honela egunero bi ur botila erosi eta nunbaiten bota beharrean aste osorako erabili nituen ditsozozko plastikozko botilak.

Niretzako aurrera pausu garrantzitsua izan da eta Marruekosetako atlasetaz gosatzeaz gain bertako ingurua piskat gehiago errespetatu dut.

Horra ba erronka berria gaur egungo bidaiari guztientzat!

Urdin.