2013-ko Iraila.

17 etapa 22 egunetan.
1332 Km
4 alberge, Warmshower 1, 4 gaba Marrakech-eko Riad baten eta 14 akanpada libre.

Aspaldi da bizikleta ta alforjekin bidai luzerik egiten ez dotela, baina aireportuan bizikleta kaxatik atera ta lasai asko montatu ahala oroitzapen ugari etorri jataz. Ta nahi gabe irribarre batekin ekin diot bidaiari.

Atlas mendietan galtzea da bidai honen helburua, paraje bakarti eta lasaietan ibiltzea, bertako nomaden bizimodura hurbildu eta gertutik bizi.

Hemen ibilbidea, portu gogorrak eta pista haretsuetatik zati ugari, ibilbide gogorra!