Azkenien, ta ondo kostata baina heldu gara Sydneyra!

Hemen bukatu dira gure bizikleta abenturak! orain egun batzu hiriaz gosatzea tokatzen jaku!

Azken txanpan egia esan danetik eukin dogu. Errepide nagusia ez artzearren pistetatik ibili gara baina errekak zeharkatzea tokatu iaku eta batzu ez dira txikiak izen!

Ta azken egunetan kriston euri zaparradak eukin doguz ta ez da erraza izen. Baina heldu gara!

Gaur Elorrixoko jentiaz batu eta Sydneyko Euskal etxean bazkaldu dogu, beraz neurri baten hasi gara hurbiltzen!

Egun hauetan Himalek Sydneyko parke dan danak bisitauko dauz! merezi dau eta!!

Ba eskerrik asko jarraitu gaituzen danoi eta jarraitu gurekin zeren oraindik argazki, bideo eta mapak igotzen jarraituko dogu!

Besarkada bat eta disfrutau bizitza!!!