Aupa jente!

A zer nolako parajeetatik ibili garen! itzela izen da. Batez be Kosciuszko-ko parkea eta bere ingurua!

Khancoban herria atzean utzi eta 3 egunez ibili gara gora eta gora, baina malda oso gogorretatik, batzu %20 malda be eukin dabie! bertan ez garenien geratu!

Baina behin mendi gainean ingurua oso berde eta ikusgarria izan da eta bertan animali ugari ikusi ahal izan doguz. Emua (ostruka antzeko bat), oreinak, kanguruak, kidna (kiriki├▒o handi bat)… eta bertako txorien koloreekin flipatzen jarraitzen dogu!

Pozik mendiak erakutsi dozkunarekin eta bere gogortasuna maldetaz gain euri eta ekaitzekin be sufritu dogu… baina gustora! Batez be Jindabybe-n bere etxeko ateak ireki dizkigun Syd lagunarekin!

Egun pare batez atsedena eta hurrengo norantza zein den argitzen lagundu diguna!

Horrela ba egualdi epelagoen bila kostaldera juengo gara!

Hemen argazki batzu ta laster arte!  zaindu!!!

IMG_4243

 

 

IMG_4273

 

 

IMG_4327

 

 

Zaindu!!