Aupa Lagunok.

Corryong-n herrian gauz mendien atarian.

Kriston portuak dekoguz aurretik, hemendik Jindabyne-rarte. Eta gure Eusakl Herrian bezala, hemen be mendiekin lainoak eta euri mehatsuak!

Orain arte oso gustora ibili gara ( agian bero larregi, 30º eta 40 º artean ) ea orain zer datorren eta ea zelan moldatzen garen!!

Azken egunotan paraje edarrak pasatu doguz, eta argi geratu da Cowboy herria dala, batez be azken zati hau, rodeoa da hemengo ekintza nagusia!

Eta urarekin berdin jarraitzen dogu, larri! mapan izen pillo bat azaltzen die, herriak dielakoan baina gero bertan ez da herririk azaltzen! distantzi luzeak die ura gurekin eraman behar doguna eta bero hauekin asko eraten da!!

Bestalde mendian akanpauta gaudela kanguruak ikusteko aukera eukin dogu. Hemen bideo bat!

Ondo segi eta laster arte!!

 

Izaro, Himal eta Urdin.