Heldu zan Yosemite atzean uzteko garaia eta menditik jarraituko gendun erreka eta lakuez gozatzen.

Danak zekon itxura ona, baina suteen mehatsuak bertan jarraitzen zauen, eta nahiz eta suterik ez gendun ikusi, berak sortutako ke sendoak laster inguratu gintuen. Inguratu, beldurtu eta plana aldatzera behartu!

Beraz, menditik jarraitzearen plana albo batera utzi eta bizikletaz mendebalderantza egitea izan zen gura aukera bakarra. Menditik jaisteak ordea bide handiagoak hartzera behartzen gintuen tamalez, euren trafiko guztiarekin! Altura galdu ahala gainera beroak larri estutu gintuen. Eta gainera, ez gendun kea gainetik kentzea lortu, hori gutxi eta beste sute okerrago batera hurbildu ginen eta ke artea guztiz murgilzerarte!

Kostata Madera hirira heltzea lortu gendun eta bertan Pablo taxista ezagutu (eta bere cadillak handia!). Mexikar honekin tratua egin eta gero bizikleta, karro eta alforja danak bere kotxean sartu eta kostaldera arrimatu gintuen! Zelako lasaitua hartu gendun, pozez zoratzen, kea albo batera laga eta kostaldeko aize freskoa arnasteko aukera izan gendun!! Monterey hirian agertu ginen eta egia esan Fresno eta Madera bezalako hirietatik ibili eta gero hemen aurkitu gendun giroa askozaz atseginagoa zan.

Behartutako aldaketa itzela izan zan, baina azken finean abenturak horrelakoak dakarz! “Txipa” aldatu eta kostaldeaz gozatzeko asmoz abiatu ginen Los Angeleserantza!

Hemen argazki batzuk:

 

1.- Erreketaz gozatzen.

IMG_9831_opt

2.- We love camping.

IMG_9866_opt

3.- Portxean lehenengo eguzki printzak.

IMG_9899_opt

4.- Kuriosidadea.

IMG_9914_opt

5.- Bainuak (garbi mantentzeko modurik onena).

IMG_9931_opt

6.- Sikatu orduko berriz zikin!

IMG_9961_opt

7.- Suteen keak inguratuta. Ihes egiteko ordua!

IMG_9977_opt

8.- Pabloren Cadillak-a.

IMG_9987_opt

9.- Eta bertan sartu genduzen trasto danak!

IMG_9985_opt

 

Hemendik aurrera kostaldetik!!

 

Laster arte.