Kaixo berriz.

Astebete pasa da bizikletak aparkatu genduzela, baina imajinatzen dozuen moduen kosta eiten da zentratzia!

Izaro eta biok gainera lanien hasi gara… ez da izen aste erraza.

Hau gure etxia da, gure Euskal Herria (bere euri ta guzti!) ta etxekuak be gertu eukin harren asko kostau jaku erritmo berrira ohitzea! (oraindik uste dot ez garela guztiz ohitu, edo ez dogu nahi ohitu…) egia esan a zer nolako erritmoa daruegun hemen! ez gara geratzen, ta egunaro 8-10 ordu artean kendu eskero lan egiteko, akabo! ¬†baina bai, gauzak holan die! (azken zati honek zer esan asko emon ahal dau!).

Guzti honekin ondorio argi bat atera dot: Ze ondo ibili garen!  urre-denbora eukin dogu esku artean.

1800. urte inguruan urre bila juaten zan jentia Kaliforniara. Gu ere urre bila juen gara, gaur egungo urrea, hau da DENBORA!

Eta urre oso ona topau dogu bertan!

Oraindik argazki pilo bat dekoguz zuei erakusteko, beraz mesedez jarraitu gurekin. Orain errekopilazio lanetan gabiz, baina hurrengo astean lehen argazki sorta bistaratuko dogu eta horrela 6 astez jarraituko dogu egiten.

Beraz jarraitu gurekin!!

Ez ahaztu, bihurtu zuen denbora urre!!!

 

Urdin.