L.A.

Azkenean heldu gara hiri erdira. Bertan hotel zentriko bat topau (praktikua, polita baino gehixau) eta oinez mugitu gara hiriko txoko ezberdinetatik.

Zelako jente, kultura eta hizkuntza ezberdinak aurkitu doguzen hiri honetan. Ez dakigu Estatu Batuetan edo Mexiko aldian gauzen, erderaz moldatzen gara hobeto askotan.

Hiri barruan gehixen gustau jakuzen gauzen artean iturri handi bat piztina txiki batekin izen da. Bertan, Himal eta hiruok (guk hankak eta Himalek gorputz osua) sartu izen gara eta eguerdiko berua baztertu dogu. Eta bigarren gogokoena, merkatua, gauza freskuez aparte jateko postu edo jatetxe txiki pillo batekin: Korea, Txina, Mexiko… aniztasuna errege eta osasuntxuena frutazko smoothiak!!

Kaleetan gora eta behera ibili gara,  etxe orratzak nagusi eta trajedun jentea presaka gu eskibatu nahian. Beste erritmo baten goiazela ikusten da!

Hau da bidaiaren bukaera. Eguerdian Hammer taxi bat etorri da gure bila, kaja eta trasto danak bertan sartu eta aireportura! Agur California eta kaixo (15 ordu beranduago) Euskal Herria!!

 

Idazten eta argazkiak igotzen jarraituko dogu!!

Hemen argazki batzu:

 

IMG_0409_opt

1.- Down Town.

 

IMG_0590_opt

2.- Parkean.

IMG_0568_opt

3.- Smoothy !!!

IMG_0528_opt

4.- Etxe orratzak.

IMG_0521_opt (1)

5.- Beruaz bainua edonon.

IMG_0367_opt

6.- North Hollywood-eko lagunak.

IMG_0399_opt

7.- Himal, making friends.

IMG_0322_opt

 

8.- Venice beach.

IMG_0313_opt

9.- Lost.

IMG_0602_opt

10.- Azken gosaria USA-n!

 

Izaro, Himal ta Urdin.