Aupa jente, hemen gauz berriz.

Berriz be, kostau jaku konektatzea baina kostalde honek dekon gauzetariko bat bideko zati askotan oso, oso isolatuta zauzela da.

Montereyn, esan bezala, oso harrera ona eukin gendun eta Big Sur deritzon tramoan ere txirrindulari alforjero pilo bat ezagutu doguz. Bide honetan gauzak aldenduta dauz, herri gutxi, batez be bizikletan. Baina 40 km-ro, gutxi-gora-behera, kanpinlekuak dauz eta gehienetan “Hike & Bike” daukate, hau da, txirringaz edo oinez goazenendako lekua beti eta merkeago!!

Horrelako kanpalekuetan mundu guztiko jentea ezagutu dogu eta Himalek be azkar ikasi dau lagunak egiten, beraz danok pozik.

Kostaldeko bidean Santa Barbaran hotel bat hartu eta ganorazko atsedena hartu dogu, pistina eta guzti, izan be…hau bai berua!!!

Eta hortik aurrera gauzak aldatzen joan die, Los Angelesera sarrera antolatu behar izan dogu: azken akanpada non ein eta gero zelan sartu hiri erraldoi honetara.

Planak gora eta planak behera… Malibutik Santa Monicara eta gero Venice beach-era… Hau da aldaketa! mendi eta big sur-eko lasaitasunetik hiri haundira. Hemen bai, danetik aurkitu ahal dozu!

Hiri konplexu hau herri ezberdinez dau osatuta eta leku ezberdinak ikustea erabaki gendun, horrela, bizikletaz, alde batetatik bestera mugituz.

Kostaldeko zatian egon eta gero North Hollywood-en lagun batzuen etxean geratu gara (Yosemiteko parkean ezagutu gendun bikote bat) eta bertatik Zoologikoan egin dogu egun pasa,.. eta hemen be Himal flipatzen!!

Orain hiri erdialdera mugitzeko asmoa dekogu, bertan beste hotel baten azken egunak pasatu eta hiri batek eskaintzen dotsuzen gauzetaz gozatu: jatetxeak, merkatu ezberdinak, munduko janariak… Baina berotik babestu beharra daukagu, hirian itzelezko beroa egiten baitau, oraindik 40 gradu bueltan! Erdialdean parke bat omen dau iturri batzuekin… beraz imajinatu ahal dozuenez bertara goiez freskatzera!

Eskerrik askoberriz danoi zuen pasietziagatik eta batez be animuak bidaltzen jarraitzen dozuenoi, milla milla esker!

 

Argazkiak zorretan oraingo honetan ere.

Ondo segi!!!

 

Izaro, Himal ta Urdin.