Aupa jente.

Barkatu horrenbeste denbora pasa izana azkenenko aldiz idatzi gendunetik… baina azken egun hauetan danetik egin dogu.

Azken pasarteak Yosemiteko parke sarrerako “Tioga Pass”-en laga gendun.

Igoera hau oso ona izan zan, gogorra ta luzea baina Yosemite parkera hemendik sartzea itzela izen da. Batez ere Toulome Meadows eko parajeak oso erekargarrika bait die, batez be eskaltzailea bazara, eta ez bazara ere.

Hemendik aurrera estrategiaz jositako eguna bihurut die, zeren parkean egoteko edo 6 hile aurretik egin dozu akanpalekuan erreserba edo Camp4-ra zoaz, non hilara baten jartzen zara eta libre dauzen postuak okupatu harte hartzen dabe jentia.

Horrela esanda itxura ona deko, baina goizeko 4 t’erdietan juen behar izen ginela esaten badotsuet hilara famatu honetara? ba bai, Himal eta guzti joan behar izan ginen eta Half Dome-aren ostetik zetorren eguzkiaren zai egon.

Baina bai, lortu gendun bertan gure denda jartzea eta 3 gaba pasatu izan doguz bertan eskalatzaielz jositako leku honetan.

Lagun onak egin doguz kanpalekuan eta momentu oso onak pasatu doguz bertan eta nola ez , parkea berez oso interesgarria da. Mendi buelta batzu egin, eskalatu (ezin eutsi tentaziari, ta behin bertan egonda …) beraz hilaran pasatu gendun hotzak merezi izan daulea esango dogu !!!!

Kasik 7 egun pasatu eta gero parkean mugitzeko momentua be heldu zan eta hemen dilema handi bat, zeren “Kings  Canyon” eta “Sequoia” parkeetan 5 astez sute bat dabil eta keak Yosemiten ere nabaritu izan doguz, beraz ez dakigu mendietatik jarraitu edo ibilbidea aldatu, baina printzipioz menditik jarraitzea erabaki dogu.

Erabaki hau baina aldatu beharrean ikusi gara zeren bapatean keak ez digu harnasa hartzen usten eta biziklean ezin gara ganoraz ibili…. beraz gure plan danak aldatu eta emergentzia zituazio baten plantatu gara.

Keak atzean uzteko asmoz mendebaldera abiatzen gara,  Madera hirirantz… baina bigarren egunean gauzak okertu egin direla konturatu gara eta ke gehiago dekogu inguruan, urduritasuna, egon ezina… Himal… azkenean Maderan autobus, tren eta taxi aukera danak aztertu ondoren taxista bat aurkitu dogu  (Pablo) non bere kotxean trasto eta bizikleta danak sartu (kotxe yanki hauen maleterua itzela da!) eta kostaldera eramateko prest azaldu dana.

Beraz 3 ordutan gidatu ondoren bapatean kostaldean gauz 20 grado gutxiagorekin (Maderan 44 gradu inguruan egon gara) ke arrastorik gabe eta pelikano eta fokak ikusten…

Plan aldaketa handi bat egin dogu baina oso pozik gauz eta aldaketa oso ondo etorri jaku. Beraz motibazioz gainezka gauz eta orain ibilbide berriak kostaldetik eramango gaitu Los Angelesera!!

Argazkiak hurrengo aukeran… barkatu (liburutegian ordu erdi dekogu soilik).

 

Ondo segi ta laster arte!!!!!