IMG_20150829_075341_opt

IMG_20150827_150258_opt

IMG_20150829_134129_opt

IMG_20150830_114436_opt

IMG_20150826_142248_opt

 

Argazkiak:

1.- Gosari autentikuak jatetxe mitikoetan.

2.- Himal urre billa. “Gold Rush”.

3.- Real Food.

4.- Pajitatik eraten ikasi behar da bizitza honetan.

5.- Tahoe lakuko hondartza.

Kaixo jente!

Aspaldi ez dogula tarte bat aurkitu idatzi eta argazki batzu bidaltzeko, baina gaurko atseden egunean hor goiez!

Tahoe lakua atzean utzi gendun eta Sierra Nevada mendilerroa mendebaldetik ekialdera zeharkatu dogu, asko kostata, baina zeharkatu dogu.

Mendate ezbedinak igaro doguz, baina Monitor Pass-ek gure barrenak hustu ditu, luzea, malkartsua, keispe gabekoa eta urik gabea… oso oso gogorra!

Honek prezio bat eukin dau gure belaunetan eta azken 4 egunetan erritmoa jeitsi dogu eta inguruaz, erreketaz eta ur termaletaz gehiago gosatu dogu.

Himalek guzti hau eskertu dau eta ur termaletan, batez ere, itzelezko bainua hartu eban (amamak prestatzen dizkion bainuen antzera ibili da, txipli-txapla). Bizimodu berrira ohitu da gure abenturazale txikia eta goizetan gustora igotzen da karrora, bi orduko loaldia egin eta leku berri baten esnatzeko. Beraz, danok pozik!

Eta orain zer… ba Sierra Nevada zeharkatuko dogu berriz, baina oraingo honetan ekialdetik mendebaldera eta horretarako Yosemite parkean sartuko gaituen Tioga Pass igo beharko dogu.

Egia esan, Izaro eta biok irrikitan gaude, zeren nahiz eta 20 Km-ko aldapa oso gogorra eukin hasieran, gero beste 50 Km nahiko lauak eukiko doguz Yosemite valley-ra sartu aurretik!!!!

Ea zer paraje aurkitzen dogun hurrengo bi egunetan … baina argi dekogu mendilerro honen bukaeran “El Capitan” eta “Half Dome” aurkituko doguzela parez pare!!!!

Horrela ba, motibazioz josita goiez aurrera!

Zaindu eta ea laster konektau ahal garen berriz!!!

 

Besarkada bat danoi!

Izaro, Himal eta Urdin.