Bart_2Aireportuan gauzak erraz joan dira eta pozik igo gara hegazkinera baina 11 orduko hegaldia gogorra izan da Himalekin. Hori gutxi ez, eta bere gurditxoaren estalkia galdu digute San Franciscora bidean… hasi da abentura!

Heldu bezain pronto, San Franciskotik trenez irten gara Pittsburgera. Bertan, lagun batek batu eta Sacramentora, bere etxera ekarri gaitu. Hemen egun pare bat emango ditugu ordutegi berrira ohitu, hiritik irteera prestatu, gurdia konpondu eta beharrezko erosketak lortu arte (pardelak, janaria…).

Hor goaz!