Aupa jente!

Kasik urtebete beranduau, gabonetan egin gendun abenturaren berri idaztea pentsatu dogu.

Bizikletak egun pare bat lehenau kamioi baten sartu ta Almeriara bidali genduzan. Gu beranduau autobusez Madrilera eta gero trenez Almeriara heldu ginelarik.

Bertan bizikletak hartu eta Cavo de Gata-ko parkean barrena sartu ginen. Paraje aproposa bizikletan eta kanpinarekin ibiltzeko, pista eta bide lasaiak eta parajea, neguan berde ikutu batekin. Area ez da onena bizikletan ibiltzeko… baina kontuz ibili eskero abentura nahiko ondo neurtu ahal da.

Gure emozinuak be mendian gora eraman ginduen. Ibilbide geixena kostaldetik jarraitzearren 3 bat orduz ibili ginen bizikletak sorbaldan, (hau da: gu bizikleta gainean egon beharrean bizikleta gure gainean) broma gutxi. Beraz gogoratu: dana kostatik bizikletatik jeitsi gabe ezin da egin, je je.

%80-an akanpada librea egin gendun, baina Abenduaren 31 Mojakarreko kanpin baten geratu ginen. Bertan ezer gutxi aurkitu gendun gabon zaharrak ospatzeko eta buffet txinatar baten bukatu gendun. Ezberdina, baina ondo pasatu gendun.

Euskal Herriko negu buzti baten aldean oso giro ona aurkitu genun eta euririk ez gendun eukin apenaz, hori bai, gabetan saku senduaz egiten gendun lo. Beraz alternatiba ona topatu dogu Espainia hegoaldean neguan bizikletaz mugitzen jarraitu ahal izateko.

Ea aurtenguan zer irtetzen dan.

Ondo izan.