Aupa lagunok!

Bidaia aspaldi bukatu gendun eta hemengo egunerokotasunari aurre egiteko ideia ezin hobea etorri jatan burura; bizikletan lanera!

Abantaila asko ikusten dizkiot, kirola egiten dozu, kotxerik ez dozu erabiltzen, gasolina aurrezten da…kolore berde bat ematen diozu zure bizitzari eta zure inguruari, hau da munduari!

Nik ez dekot errez, Elorrixotik Bergara juen behar dot…. bai, goizeko 6:45 inguruen ibiltzen naz Elgetan gora!  ez da mauka makala baina bueno, gustora eta ilusioz beteta egiten dot, hau da ilusioz noie lanera! ez dala gutxi eta utopia ikutu bat deko, ez? 

Egunero ez dot egiten, astean behin jarri dot helburua, 16 Km juen eta beste horrenbeste etorri, non erdia gora eta bestea behera dan. Eta ideia horren paregabea beste askori transmitidu nahiko nauen.

Oin egualdi ona dekogula Euskal Herrian garajetik atera bizikleta (patinak, korrika eiteko zapatillak…) eta astean behin behintzat egunerokotasuna apurtu!!!

Kontauko doztazue!

Ondo segi eta udako planak egi bihurtu!

 

Urdin.