7.etapa:Biasteri-Miranda de Ebro-Espejo 24km 1,30 ordu
8.etapa:Espejo-Nerbioi iturburua-Orduña-Murgia-Legutio-Landa 5,30 ordu 83km
9.etapa:Landatik buelta-Otxandio-Durango-Elorrio 4,45 ordu 77 KM

Domeka atsaldian Izaro agurtu (ez naz ohitzen agurrei) ta Espejo ingurura ein neban. Gaur astelehena ordea Orduñako norantzakin nabil. Abantaila asko, hotz egiten dau, baina ez Biasteri edo Bastidako haize hoeik, beraz gustorau nabil.
Nerbioi ibaiaren iturburura be gerturatu naz (10km pista elurtutik, beti zeoze) 300 metroko ur jausia! ikusgarria ta gainera garai honetan bakar bakarrik ibili naz paraje hauetan.
Behin Orduñatik Murgiarako norantza hartu ta Gorbea inguratzen ibili naz, paraje guapuak hauek be, pagoz ta zelai berdez josia, baina asmatu dozue bai: HOTZAAAAA!!!
Bidai honen azken gaba Landako pantano inguruen ein dot eta azken etapa laku inguruen ibili ta azken portua: Urkiola! lasai eta nire denbora hartuta igo eta gero bai jeitsieraz gozatu…. gainera zelan ikusten dien Alluitz eta Anbotoko kresta! paraje guapuan bizi ga bai.
Argi geratu da bai: Naparroa, bizkaia edo danadalakua Euskal Herri ikusgarria dekogula! BEraz badakizu egualdia hobetzean animau eta gozatu gure parajeez!!

Gustora heldu naz etxera bai jauna!  bidai gogorra oraingo hau be!!!