5.etapa: Arguedas-Mendabia  5 ordu 75 Km
6.etapa: Mendabia-Biasteri 2,15 ordu 36 KM

Hoteleko atseden ta jatordu onez baliatuta aurrera egin dot Ebro ibai ertzetik. Baina atsaldetako haize gogorrek nire indarrak azkar husten dabez ta egunak luze eiten jataz, kostata eiten dot aurrera. Egia esan lehen 4 etapetan desgaste ona euki dot.
Azkenien baina Biasterira heldu ta bertan Izaro, Ceci ta Agurnekin bazkaltzeko geratuta egon naz, sari perfektua egun gogor hauek eta gero.
Bertako ardo eta janez gozatu ta domekan Toloñora igoera, bizikleta laga dot baina hankei egurra emoten jarraitzen dot.
Paraje ezberdin hau, mahastiz jositako landak, baina aipagarriena haize hotza! ezin kendu gainetik, gaur be ea leku babestu bat aurkitzen doten gaba igarotzeko.

Ondo segi!!!

Urdin.