3. Etapa: Urrotz-Irunberri-Oibar-San Martin Unx-Zarrakaztelu. 5ordu 47min/97Km

4. Etapa: Zarrakaztelu-Bardeak-Tutera-Argeda. 4ordu 50min/94 Km

Irunberri inguruan inoiz ezagutu ez doten hotzak hartu nau! haizia milaka laban bailira bezala sartzen jata txamarratik hezurretaraino. Egin ahal doten bakarra pedalak emon, emon eta emon! 4 gradu zero azpitik eta haiza aurka, gogorra!

San Martin Unx ingurutik ez dabil inor  (haizie eta ni) eta kotxerik ikusi barik heltzen naz Zarrakaztelura. Pozik egun gogor bati aurre ein dotzetelako baina oraindik lo-lekua aurkitzeke. Zorionez baso lasai batekin egin dot topo eta haizie gainetik kendu dot (dendak ez zeban iraungo bestela), hotza baina niaz etorri da.

Goizien sakutik urten ta zero azpitik oraindik, fregaua eiteko ura be izoztuta! kafe bero baten epeletan arropa danak jantzi eta Bardeetara abiatu naz. Buaaa, zelako parajiak, nun nau?! basamortu itzela!

Gustora ibili naz basamortua zeharkatzen, mendi-bidietatik beti eta haiziaz baldintza gogorretan (oraindik aurpegiko azala gogortuta dekot, rediox!)

Basamortu bati eskatu ahal jakon dana deuke Bardeek: harri formazio ikusgarriak, espazio zabalak, bakardadea, urik eza… nire galdera da: Euskal Herrian nau?

Egia esaten badotzuet errepidera urten nazenien kriston lasaitua hartu dot , eta Arguedas herrian hoteltxo bat hartu eta dutxa beruaz gozatuta, zer esanik ez!

4 egun bakarrik izen diez, baina ha ze 4 egun! argi dau ez dala urrun jun biher baldintza gogorrak bizitzeko!