3. Etapa: Urrotz-Irunberri-Oibar-San Martin Unx-Zarrakaztelu: 5.ordu 47min./97 Km.

4. Etapa: Zarrakaztelu-Bardeak-Tutera-Argeda: 4 ordu 50 min./94 Km.

Irunberri inguruan inoz sentidu ez doten hotzak hartu ninduen! haizea, txamara pasau eta hezurrak ikutzen euztiezan milaka laban zien. Egin ahal duan bakarra pedalak emon, emon eta emon! -4 gradu inguruen nabil eta haizie aurka, gogorra!

San Martin Unx ingurutik, ha ze parajiek! inor ez dabil hemendik (haizie eta ni)! kotxeik ikusi barik heldu nintzen Zarrakaztelura, Bardeen atarira. Oso pozik, holako egun gogor baten aurrien hain ondo noldatu izanaz, baina ondino lo-lekua topatu biher. Zorionez baso lasai batekin egin neban topo eta haizia kentzie lortu neban (dendak bestela ez zeban iraungo) baina hotza niaz geratu da.

Goizien sakutik irten ta kasu!zero azpitik oraindik. Fregaua eiteko ura be izoztuta! Kafe beruan epelaz baliatu, erropa danak jantzi eta Bardeetara abiatu nintzen. Buaaa! a ze parajiak, nun nau?!! Basamartu itzela, bakardadea eta hotza!

Gustora ibili nintzan 4 orduz basamortua zeharkatzen,mendi-bideetatik beti eta haziakin baldintza oso gogorretan (arpeiko azala oraindik gogortuta dekot, rediox!).

Basamortu bati eskatu ahal jakon dana deukie Bardeek: harri formazio ikusgarriak, espazio zabalak, bakardadea, ur falta… eta galdera da: Euskal Herrian nau?

Egia esaten badotzuet errepidera irten nintzenean kriston lasaitua hartu neban ta Aguedas herrian hoteltxo bat eta dutxa epelaz gozatu ondoren zer esanik ez!

4 egun bakarrik baina ha zelakoak! argi dau ez dala urrun juen biher baldintza gogorrak bizitzeko!