Lehen Txanpa, Abenduaren 13 ta 14

1ºetapa: Gasteiz-Altsasu-Huarte Arakil (5.30 ordu, 88 Km)
2ºetapa: Huarte Arakil-Irurtzun-Jauntsarats-Olague-Zubiri-Erro-Urrotz (5.50 ordu 97 Km)

Gasteiz atzian laga ta Urbasa ta Berianek egiten doztien keispea ezin kendu nabil egun osuan. Behintzat aterri ta Enaut-ek (Gasteizko lagun bat) lagundu dosta hasierako km-tan (beti eiten da gogorra bakarrik geratzia).

Lehen gaba Huarte Arakilen ein dot, paraje polita aurkitu dot denda jartzeko. Ta denbora? denbora geratu egiten da, denbora asko dekot afaria prestatu, liburuaz gozatu ta atseden hartzeko.
Hau da modu honetan bidaiatzearen abantaila: denbora dekozu, sentsazio honek ez deko preziorik!
Hurrengo egunien “bi aizpen” azpitik (Irurtzun) pasa ta Ultzama ta Anue-ko bailaretan galduko naz, hauek bai parajiek, nun kristo nau? ze erraza dan auto gabeko bideak aurkitzia, baso, herri ta etxe ezberdinak aurkitzia horren eremu txikian. Iparraldera arrimatu ahala etxe ta herri mota bat aurkitzen dot ta hegoaldera juen ahala guztiz aldatzen da. Ze Euskal Herri anitza dekogun!
Urrotz herrira gerturatu naz akanpatzeko baina atsaldeko hotza ezin kendu nabil gainetik, asko hoztu dau!
Gainera denda montatzen nabilela… kras! barilie apurtu, falta zana, lehen txikia bazan oin txikixaua. Baina emoten dau haizerik ez dabilen tokian zutik geratu ahal dala, beraz barrura! sakuan berotasunaz gozatzera, ea kanpoko hotzari aurre egiten dotsan!
Ea bihar zelan jeikitsen garen! dendakin, denda barik, izoztuta…. baina esan moduen, oingoz gustora!

Ondo segi! 
Urdin