Etorri da Negua berriz, ta honekin batera bizikleta hartu ta 10 eguneko irteeratxo bat egingo dot. Bai, berriz neguan eta bakarrik!

Euskal Herriko bizimoduari egokitze honetan eta lanean hasi aurreko denboraldian abentura txiki batentzat aurkitu dot tarte bat. Espero dot nire bizitza berri honetara moldatzen laguntzea. Hau da, abentura ta egunerokotasunak ustartzen jakitea, oreka bat topatzea bien artean.

Nora abiatu? Ba Gasteizen irten eta Naparroarantz egingo dot, batez ere Bardeak ikusteko asmoakin. Beti ere ibilbide gutxi zehaztu batekin ta helmugak airien dauzela, beraz oingoz ezin dotzuet asko aurreratu. Hori bai abentura honetan berriz be osagai nagusiak: Bizikleta, Ni, Hotza ta Edurra!

Espero dot animo mezu batzu jasotzea, je je!

Ondo segi, gabonetaz gozatu ta errepidean alforja gorri batzu ikusi eskero animo batzu bota lehiotik!!!

Urdin.