Elorrixotik 23.265 Km (ta oingoz kieto!) Azkenien heldu da elorrixoko plaza, lagunak eta senideekin batzeko eguna. Elgetan bizikletaz animatu zien lagunekin batu eta aldapa behera goxatuz herriko plazan azaldu naz… ze momentu guapua!  urduri, pozik… dana batera.

Gauza, esperientzia ta bizipen ugari kasik bi urte hauetan baina zorionez lagunez beteta aurkitu dot nire herria (asko faltan egon harren) eta holako ongi etorri batekin edonora juen zeinke bai. Kostata ahaztuko dot egun berezi hau. Galizia, Asturias eta Kantabrian gustora ibili naz baina burua Euskal Herrian finkatuta eduki dot eta ez diot atsedenik eman gorputzari Eh-ra sartu arte. Hori bai, oso polita aurkitu dot kostaldea eta gastronomia aldetik be lasai esango neuke oso ondo jaten dogula hemen (ez da hurrun juen bier ondo jateko, suertia dekogu). Ta oin bidai bukaera polit hau eta gero lur-hartzen nabil nire Elorrixon, egunero lagun zaharrak agurtzen, lagun berriak eiten eta nire tokia aurkitzen herritxo honetan. Beraz pasientziaz hartuko dot asuntua eta batez be oin jaixetaz goxatu, je je!

Ba eskerrak eman orrialdia posible egin dauen Asierri (oin Mexiko aldetik bere abenturak bizitzen baina ala eta be orrialdeari fin jarraitzen dotsa) MERTXI TITI !!!!!! eta bidaian ziar jarraitu gaituzuen danoi!Ta azkenekoz Parra taberna eta Mendrakako txakolindegiari ongi etorria prestatzearren!

Esan ahal da 1000milla bukatu dala…. baina lasai ze orrialdia martxan jarraituko dau eta batek daki nun eta nora eramango gaituen etorkizunak!  beraz jarraitu haria!!!!

Bidaiko zenbakiak: 20 Hilebete. 20 Lurralde. 411 Etapa. 23.265 Km.

Ipurdiko min apur bat eta lurrean lo eitearren bizkarreko minen bat, bestela ondo.

AUPA GU ! Segi abenturak gauzatzen eta bizitzaz goxatzen, horretarako omen da eta.

Besarkada bat; Urdin eta Izaro!!!