Elorrixotik 22.212 Km

Aupa jente!
Azkenien ein dot azkeneko salto handia!  oin lurra bakarrik banatzen nau Elorrixotik, errepidia!! beraz hor noie!

Lisboan lur hartzea oso esperientzia polita izen da, aldaketa asko Ipar Amerikatik Portugalera, baina asko oso onak. Zelako hiri guapua, oso gustora ibili naz bere kale eztu eta adokinez beteriko aldapetan gora (ez deko zer ikusirik ipar amerikan aurkitu ahal dan hiriekin, hemen historia geixau dau eraikinetan!), arrain goxu jan eta gabaz Fado kontzertua entzun… egun bi, baina geratu barik.
Ta gero iparraldera ain malkartsua dan kostaldea jarraituz. Zekulako paretak bereizten zaitu kostaldetik hala ta be Nazare herri inguruan kala bakarti bat aurkitu naben, baina nor bainauko da holako ur hotz eta basati honetan? kriston holatuak eta inor ez inguruen ni uretatik ateratzeko, beraz gerrirarte sartu ta konforme, je je
Gustora nabil Portugalen. Ondo jaten da, jente oso jatorra eta etxera bidien nau, ezin gehixau eskatu. Gainera Espinho herrian familiko jentiakin elkartu naz (Aitor, Maite, Karmele ta Benat) beraz hanka bat gure Euskal Herrira eraman dostie.

Laster Galizian sartuko naz ta behin berriz kostaldea hartuta zuzen ekialdera berriz, beraz lagunok prest egon ze 1000milla azkenetan dau, bai, laster nau zuokin!!

Argi egon ta jarraitu orrialdea eta ea Elorrixora helduko nazen eguna zehazten dogun!!!

Laster arte!  Urdin.