Elorrixotik … gero ta gertuau.

Aupa lagunok!
Montreal hirian bota dot aingura egun pare batez. Bertan Durangoko lagun batzuekin batu ta bizikleta ta denda kanpaina albo baten itxi duaz. Gustora.

Hau kriston hiria da, ibaiez inguratutako irla bat da, baina oso handia, ordu dexente behar izan duaz erdialdera sartzeko. Behin erdialdean gauza asko eskeintzen dauen hiria da. Beti dau kontzertu, antzerki edo aktuakzinoren bat, parkeak non nahi eta bizikletaz lasai mugitzeko bidiak be bai… hiri konpleto bat esango neuke.

Aipatzekua da Ontarioko probintzia atzean laga eta Queveceko probintzian dauela Montreal ta oinarte ain ondo etorri jatan ingelesaren ordez, oin gehienek frantsesez hitzegiten dabe, akabo! 
Baina probintzi honek frantsez hizkuntzaz gain bertako janaria be hartu ebien eta beti aurkitzen die okindegi edarrak eta gazta goxo ugari, beraz aldaketa ez da txarra izen aspektu danetan.

Atseden honetaz goxatu, indar berritu, lagunekin gustora egon (bakardadean kontrako terapia ezin hobea, je je) ta berriz be jarriko naz bidien beste astebeterako. Abuztuaren 12an berriz be egon behar bait naz Montrealen, Europara eramango nauen hegazkina hartzeko.
Denbora azkar doie eta Kanadari azken ikutuak emateko prest nau ta esan bezala Lisboatik Elorrixorako norantza hartuko dot, beraz gero eta milla gutxiau dekuaz aurretik. Hori bai, a tope goxatu ta bizi beharreko azken zatia!

Zuek be opor planekin edo?  holan espero dot, ondo aprobetxau oporrak!!!

Laster arte!!!!

Urdin.