Elorrixotik 20.288 Km

Aupa jente!

Astebete pasatxo da Izaro etxerako bidia hartu zauena. Bitartien nik bizikleta hartu ta Chicagotik iparraldera egin dot, Michigan laku handiaren ertzari segika.

Bakarkako bidean berriz be… zer esango dizuet ba, ez jata ain errez eiten. Bapatien bakarrik geratu ta bizikleta gainien ez bada, konbertsazio ta konpania botatzen duaz faltan. Atsedenak eta denda inguruko gaubelak… ez, ez die iguelak.
Bueno, guztiz bakarrik ez nau, batez be akanpalekuetan gabero eltxuen bisita dekot… Rediox! bizirik jaten nabe.
 
Beraz pentsau, sei ordu bizikletan ein ta gero prisaka ibili bihar afaria eta denda prestatzen, gero barruan afaltzeko. Beraz niretzako ez, ez die gaubela goxuak, baina eltxuendako ziur nau baietz!

Eltxuei zailaua jartzeko etapak dexente luzatzen duaz ta iluntzia jaustear dauenien geratzen naz. Holan ordea terreno asko aurreratzen dot ta oin konturatu naz nire azken egunak diela USA-n ta bi egun barru: Kanada!

Baina lehenego Michiganeko alderdi isolatu eta basoz jositako paraje hauetatik galduko naz piskat gehixau, gustora egoten naz holako lasaitasunian.

Ta egia esan sorpresa ona hartu dot EEBB-etan ta batez be Amerikarrekin, beste bein ere aurreiritziak ez die zuzen ibili. Hau bai dala bidaiatzearen abantailarik garrantzitsuena, gauzak norberak ikusi ta ondorioztatzea!

Ba prestatu dadila Kanada! ze hor noieeeee!!!!!