Bidaia polita izan da, abentura bikaina. Inoiz ez nuen imaginatuko horrelakorik bizi izango nuenik eta, oraindik orain ere, zaila egiten zait sinistea, argazkietakoa ni naizela.

Orain dela 14 hilabete, mundua ezagutzeko egarriz irten nintzen etxetik. Eran dut, turkoen eskuzabaltasunetik, Armenia eta Georgiako Komunismo erdoildutik, Iraneko etxe utz eta emakumeen chador beltzetatik, Indiako miseriatik, tailandesen zoriontasunetik, estatu batuarren sinpatiatik… Eran dut handik eta hemendik asetu artean baina orain, ordea, etxera bueltatzeko gose naiz, beraz, banoa bueltan!

Eskerrik asko lehiotxo honetatik jarraitu nauzuen denoi. Bideko aldapak leundu dizkidazue, emozionatu arazi nauzue eta aurrera egiten bultzatu baita ere. Nirekin eraman zaituztet Sortaldera bidean eta horra hor, bidaiaren parte zarete.

Zuk, Urdin, segi zure pintzeladekin mundua koloreztatzen. Eta behin esan nizun lez, inoiz gure artean tarterik egongo bada, lurralde berri, kultura, kolore, fruitu goxo, lagun, bizipen eta espezia aberatsez bete dezagula. Eskerrik asko Indio Txiki, bidaia on ConpaƱero!

Oharra: Zoriontasuna ez dago helmugetan, zoriontasuna bidean da. Beraz, hartu zure gauzak eta ibili!