Elorrixotik 19.466 km

Kalifornia atzian lagata Nevadan sartu ginen baina hori lortzeko Sierra Nevada zeharkatu behar izan dogu. Hau da, edurra eta hotza. 3 egunetan ibili ga portuan gora, edurtzan akanpalekua topatzen… Abentura bat izen da!

Holan ba, aspaldi horrenbeste euskaldun lan bila etorritako lurraldera sartu ginen, Nevada. Wester-etako pelikuletako parajeak aurkitu doguz ta Cowboy txapelak eta botak nagusi, batez be Virginia Cityn.

Laster heldu ginen Renora. Ez dakigu zelakua dan Las Vegas baina haren antza hartu dotzau horrenbeste Casino ta argirekin. Ez gendun gustoko hiriko girua. Baina jatetxe euskaldun baten topau gendun gure lekua! ta aspaldiko partez babarrunak, ardoa eta gazta. Momnetu batez, hanka bat etxien jarri gendun!

Nevadako basamortu latza ekiditzeko trena hartu gendun ta 10 ordutan Salt Lake Cityn azaldu ginen, Utah. Eskerrak Nevadako basamortu zati bat kendu gendun, ze Utah-n be euki dogu nahikua. Parajeek sarri gogoratu dozkue Iran eta Turkia. Parian basamortua ta itzelezko zeru urdin amaitezina izan doguz egun askotan.

Ta azkenian basamortutik mendira! aurrian azaldu jakuz Rocky Mendiak, berriz edurtzara! egun gogorrak izen diez, 3.700m-tako pasua igaro dogu, ta hori gutxi balitz, obrak diela eta asfaltau bako lurraz ta100mila/orduko haizearekin. Lan ederra euki dogu bizikleta ganien mantedu eta kotxien azpira ez sartzeko!! Baina polite izen da, zerutik gertu ibili ga, mendi edurtuez inguraturik.

Hankak lehertuta bajatu ga mendietatik eta Udara egin dogu salto derrepente. Mendiak amaitu diez ta lautada itzela dekogu oin aurrian. Denverrera heldu ta atseden egun batzuk hartuko doguz.