Elorrixotik 18062 km

 

Beste salto handi batekin Californian, USAn, lurreratu dogu. Mugan komeriak, polizi kontrol zorrotzak (gehixau galdera oso pertsonalak) baina azkenien lortu dogu muga hau be gainditzia. Zer aurkituko dogu bertan? Telebistan eta pelikuletan ikusten dogun modukua izengo da? kuriosidade asko dekogu.

Lehen inpresioak San Franciscon oso onak izen dira, Warmshower-eko kontaktu batekin egin doguz lehen egunak. Jente oso jatorra, jai giroa nagusi hirian ta bizikleta munduan mugitzen dan jente asko ezagutu dogu. Oso gustora bertan hiru egunez.

Hurrengo helburua Yosemite parkea izen da. Bidian oso arrituta geratu ga jentearen jarrerakin. Asko lagundu dozkue eta lehen bi egunetan famili baten harrera beroakin bukatu doguz etapak. Etxe bat barrutik ikustia ondo egon da bertako bizimodua nolakua dan ikusteko eta hizketaldi majuak eukin izan doguz munduko leku eta txokoei buruz… oraingoz esan ahal dogu, amerikar hauek oso jatorrak direla.

Kostata baina azkenien heldu gara Yosemitera, 2000 metroko pasu elurtu bat igaro ta gero. Eguraldi onakin heldu ga baina bertan emandako egunak edur eta hotzakin pasatu doguz. Hala ta be, asko gozatu dogu inguruneak eskaintzen dabenakin: itzelezko bailara, sekuoia erraldoiek, ur jausi luzeak eta eskalatzeko paretaz jositako tontorrak. Hoien arten El Capitan! hori bai paretia!. Oso gustora egon ga parkian eta gauza natural ugari ikusi eta sentitzeko bertan, beti be hartzen mehatxuarekin. Janaria ondo gorde bier.

Oin parkia atzian laga ta aurrera, beti be ekialdera baina oingoz esan ahal dogu oso gustora gauzela USA aukeratu izanaz. Ea holan jarraitzen dauen.

 

Urdin ta Izaro