Elorrixotik 17.615 kmra

Zelanda Berriari ere agur esateko garaia heldu zaigu.

Asian 10 hilabete pasa eta gero, gustora egin genuen salto sakarontziak, kale garbiak, kafetegiak, supermerkatuak, okindegiak, tabernak, erropa denda modernoak etabar luuuuuuuuuze bat dituen lurralde batetara baina denpora aurrera joan ahala abentura falta somatzen asi gara. Azken finean, Asiako kahos, kultura ezberdin eta, zergaitik ez, harrizku eta miseriek eman diote balore gehien gure bidaia eder honi.

Orain, berriz ere, gaude Christhurchen eta oraingoan ere eman digute hostatu Iker eta Maitek eurenean. Etxeko sukaldea Txoko izendatu dugu, gauero batzen baikara suaren inguruan janari pompoxoren bat prestatzeko. Ia ia malkoak begietan begiratu diogu elkarri arraina laban eta bildotsa jan ditugunean!

Sapatu hontan Californiara bidean jarriko gara eta ditxosozko Estatu Batuetan sartuko. Guk ere badaukagu gure amets amerikar propioa: bideko Motelen batean lo egin, Country kontzertu bat entzun eta narru sitetizkoko jasarlekuetan hamburgesa eta dountsak jan.