Zelanda Berrian gaude, munduaren beste aldean, eta etxetik gertuago sentitzen gara. Nola da posible? Irla hau (Hegoaldekoa behintzat) ingelesegia den susmoa daukagu.

Maorien bilatze honetan, herrialde honen edertasun naturalak motibatzen gaitu ordea. Izan ere, munduaren alde honek perfektuagoa dirudi. Ardiak ere loak hartu ezinda zaudenean kontatzeko bezain pompoxoak dira eta txoriek, nahiko balute, Vivaldiren “Udaberria” interpretatuko lukete.

Kiwien originaltasuna ezagutu ez badugu ere, euren harrera on eta eskuzabaltasunaren onuradun izaten ari garela onartu beharra daukagu. Eta debaldeko afariaren ostean pizpahirutan mintzatu gara Atlasaren inguruan. Behin, “You don’t have Fish and Chips?!!” ohiukatu zigun 70 urteko emakumeak Euskal herriko jateko ohiturak azaldu genizkionean.

Ez Dear Darling, ¬†Euskal Herrian ez dugu Fast Food-a gustoko, ez gara euskaldunak “Ooooole!” ohiukatzen diogunak zezen koitaduari eta gara ezta “dangerous people”. Baina Euskal Herria bada eta Euskal Herrian… salda badago!