Elorrixotik 16925 Km

Aupa jente
Salto handia egin dogu oinguan be. Gainera aireportuan betiko moduan komeriak, ez dogu bisaturik biher baina beti demostrau biher lurralde horretatik 90 egun baino lehenau irtengo garela, ke pesaus!  Bueno moldatu ginen eta azkenien heldu ga Zelanda Berrira. Mapa ondo begiratu ezkero… txo, lekutan gauz, je je.

Aireportutik irten eta han aurkitu genduzen gure zain Iker eta Maite (bertan bizi dien Euskal herriko lagun bi), beraz ezin hobeto hasi gara hemen be bai. Eurekin egon ga lehen lau egunak , furgoneta bat hartuta, lurralde berri hau ikusteko asmuakin. Aoraki mendia eta bertako glaziarrekin hasi ginen, oso paraje menditsua eta edarra. Bertatik kostaldera hurbildu ginen ordu pare batien (furgonetan mugitzean gauzak askoz hurbilau dauz, je je) eta bertan paisaia aldaketa handia topau gendun, hondartzan itsas leoiak eta pinguinoak ikusi genduzen!

Heldu zan eguna lagunak agurtu eta berriz be gure marraskilo abiadurakin aurrera egiteko. Oso gogorra aurkitu dogu bidia, menditsua oso eta egun osua bizikletan egin behar helburuetara heltzeko. Bestalde, bertako jentia oso atsegina eta esku zabala da eta laster eskeini dozkue etxeko logela bat eta afari bero bat edo etxe alboko jardinien denda jartzeko aukera. Hemen udazkenien gauz, negura bidien, eta egia esan hotz asko eiten dau, iluntzetan beraz ordu batzu su epel baten inguruen emotie asko eskertzen dogu.

Oin Te Anau herrian jarri dogu denda egun batzuetarako bertako Kanping baten. Baina zelako kanpina! sukaldea, egongela, telebista eta guzti! Kiwi hauei (Zelanda Berriko jentia) asko gustatzen jake karabanakin oporraldiak egitea eta beraz herrialde hau kanping-a egiteko oso oso prestauta dau. Luxua guretzako! Bestalde, te Anau herria Fiorland Parke Naturalien dau kokatuta, inguruen dana da fiordua, mendia, eta ura eta konbinazioa oso guapua da. Hemen be mendi buelta ugari ein ahal die, guk egin doguna goroldio eta kriston zuhaitzez osotutako basotik izen da, ikusgarria!

Laster ordea berriz bizikletan jarri biher, km asko nahi doguz ein lurralde honetan, gauza asko dauz ikusteko eta edozein izkinatan dau postaletarako ezkenatokin bat. Beraz, pilak ondo kargau eta mendebaldeko kostaldera arrimatuko ga laster.

Beste barik jarraituko dogu kontaktuan!

Izaro ta Urdin!