Elorrixotik 16.525 km.ra

Irletatik irten garenean Tailandia hobeto ezagutzeko aukera izan dugu. Izan ere, irlak zoragarriak badira ere, turista europear eta amerikarrez beterik daude eta ez daukazu aukera askorik bertako bizimodu eta jentea ezagutzeko.

Horrela ba, bide alternatiboak hartzen saiatu gara eta harrigarria iruditu zaigu "resort"etatik piskat hurrundu eta zein leku eder eta utzekin egin dugun topo. Hondartza bukaeragabeak guretzako bakarrik eta karramarro egosiak zein noodlesak itsaskiekin merke-merke.

Tailandiarrei dagokienez, euren irribarreaz eta bihotz-onaz erreza eta oso gustukoa egin digute gure egonaldia. India eta Nepal ostean lagun artean egotea bezala izan da.

Berriz bueltatzeko lurralde bat irutzen zaigu, zirrikitu eta janari asko baitaukagu oraindik deskubritzeko. Hemen bi urte emanda ere, ez genuke astitik izango janari danak probatzeko!

10 hile eta gero, Asiari agur esan eta munduren ipurdira goaz: Zelanda Berrira! ez dakigu zer aurkituko dugun bertan baina hile luzeetan jentea oinutzik,  zaborra non-nahi, txabolak bizileku, komunik ez, dendetan iraungitako janaria etab. bizi izan eta gero aldaketa nabaria espero dugu garapen aldetik. Era berean, poltsikoa dardarka daukagu dagoeneko.

Laster arte!

Izaro eta Urdin