Aupa jente!

Aireportuko kontuak ondo irten eta Bangoken lehen gauza bizikletak berriz montatzea izen da. ZELAKO BERUAAA!  ahalegin txikienak be izerdiz blai lagatzen gaitu.

Bizikleta gainien hiri handi honetan gustora aurkitu ga: trafikuak ez dau bozinia horrenbeste erabiltzen! eta India edo Nepalen baino askoz lasaiago gidatzen dabe. Beraz gu oso pozik lehen aldaketa honekin.

Lehen eguna turismo zona baten emon dogu, eta laster inguratu gaitue mundu osoko turistek, tatuai pilo batekin gorputzian eta hippy itxura edarrekin. Berua dala eta jente asko kamiseta barik, praka labur-laburrak… dagoeneko ez gauz ohituta horrenbeste okela bistan ikustera. Iranen danok arropaz estalita bizi izandako egunak ekarri dozkuz gogora,  bai hemen hobeto gabiz, je je.

Hiria ikusteko aukera gutxi hartu dogu, ti-ta, irletara jueteko asmoa bait dekogu. Laster aurkitu dogu autobus-ferry konekzio bat eta Tailandiako lehen irlan jarri dogu hanka laster. Hori bai, Bangkoken pasatako eguna oso intentsua, batez be janari aldetik. Zenbat janari postu ezkina danetan eta zein baino zein itxura hobiakin. Noodles etatik (pasta estilo bat) arrain, okela eta fruta berri pilo batera, gustora asko geratuko ginen postu danetan! je je

Esan bezala bi egunetan irla baten aurkitu dogu gure burua… ai ama!  a ze nolako hondartzak! ur oso gardena eta kostaldea arkaitz ikusgarri batzukin osotua. Lehen gauza buzeatzeko materiala lortu, ur lasai (turista gabeko urak) batzuk aurkitu eta bertan sartu ga. Oso lasai eta ordu batzu uretan emon eta gero oso gustora aurkitu ga bertan, arrain eta koral koloretsuak ikusten.

 Aukeratu dogun irla Koh Tao da, oso txikia da baina buzeatzeko leku aproposa omen da. Honek turista asko erakartzen dau baina guk gure bizikletak kriston aldapetan gora eramanda (bultzaka zati askotan) leku bakartiak aurkitu doguz eta kriston kala ikusgarri eta hondartzetan egin dogu lo. Holan ba, sei egun azkar pasatu jakuz irla txiki honetan, baina gure espektatiba asko beteta aurkitu izan doguz bertan. Aipatzekoa marrazo batzukin ibili ginela buzeatzen, pelikuletakoak baino txikiauak, baina bildur ete errespetu toke bat emateko modukuak bai.

Hurrengo parada Koh Phangan irla izan da. Hau handiagoa da eta hotel askoz gehiago dauz, beraz ez dogu horrenbeste denbora pasa bertan, baina hemen be bainu edarrak hartu doguz uretan.

Irletan emandako egun hauek eta gero benetako Tailandia ikusteko goguakin aurkitu ga, turismo gutxiau eta bertako jentiakin konektatzeko gogo gehiaukin. Beraz, ferria azken aldiz hartu eta bizikleta gainien gustora ekin diogu. Terreno laua eta deskantsuaz gorputza a tope dekogu. Trafikua lasai eta errepideak oso onak baina gehien eskertu doguna jentearen harrera ona izan da, danok irribarre handi batekin agurtzen gaitue eta lo egiterako orduen be etxeetako ateak zabaltzen dizkigute… holan bai ibili ahal garela gustora!

Baldintza positibo guzti hauekin laster heldu gara mendebaldeko kostaldera eta berriz aurkitu ga ur garden eta mendi tontor xelebrez inguratuta. Beraz, bizikletan ibiltzen, gustora bainatzen eta bertako janariaz gosatzen jarraituko dogu.

Laster arte.

Tailandiatik

Izaro ta Urdin!