Ondo heldu ginen Pokhara herrira, baina bertan Izaro gaixo jarri eta egun pilo bat eman doguz errekuperatzen. Ospitalean "fiebre tifoideas" dala esan eta gauza serio hartzia pentsau eta gero mendi buelta astebetez atzeratu dogu… beraz egonaldi majua herri honetan.

 

Hobekuntza bat nabaritu dogunien autobusien montau  eta hainbeste itxoiten egon garen momentua etorri da… mendiraaaa!

Abentura oso ona suertau da trekking-a. Oso paraje lasai eta guapuetatik ibili ga 10 egunez. Azkar asko laga genduzen kotxiak eta zaratak atzien eta parien eta oso gertu jarri jakuzen munduko mendi altuenetako batzu!

Bidien oso ondo moldatu ga, egunero lau-bost ordu ibili, jente asko ezagutu bidien, alberge oso jatorrak eta luxuz beteta (jateko menu itzelak, dutxa beruak…) askotan 3000 metro inguruen eta guztiz isolatuta geundela akordatzia zaila zan.

Eta kriston afaria jaten zauzela galdetzen diozu zure buruari, norek igo dau guzti hau honarte?
Erantzuna argi ikusten da bidien, porteadore pilua bidien gora bizkarrak makur-makur eginda kriston pisuak igotzen! Nepali hauek oso gogorrak die, baina zenbaterarte eutsi ahal dau gizaki batek holako pisuak mendian gora igotzen? zur eta lur geratu ga momentu askotan!
Argi dau lurralde hau turismotik bizi dala eta jente askok bizia aurrera ateratzen dau janari, erregai eta luxuak mendian gora igotzen, turistak tontorrean ere hotelik onenetan bezala egoteko. Esplotazio zantzu bat hartzen diogu: Ezingo da pertsonia hamar egunez zerbeza edo tabako barik egon ba?!

Trekkinari dagokionez zapatillekin jueteko nahiko hurrun heldu gara. Helburua Annapurnako kanpamendua zan, baina azken egunetan elurte bik gure planak zapuztu eta Matxaputxareko kanpamenduan geratu gara, 3700 metrotara. Hori bai, asko gozatu dogu igoera eta azken eguna altuera horretan eta mendi guzti hoiekin inguruen…zaila da hitzekin azaltzea.

Jeitsieran be ondo moldatu ga, txokolate berua eskuetan, ur termal natural batzuetan bainua… holan bai ibili ahal da mendian! 

Laburbilduz, munduko paraje hau oso gustoko aurkitu dogu eta orain dela urte batzu hain erronka gogorra izengo zan mendi espedizioa, gaur egun, bidien aurkitu ahal dien alberge eta erraztazun guztiekin, mendi buelta erraz baten bihurtu da.

Laster bizikletak hoteleko kuartotik atera eta martxan jarriko ga Katmandura bidien!

Izaro ta Urdin.