Gaur Deskonpentsazioaren Mendi Koloretsura igo gara. Ez da Annarpuna edo Dhaulagiri baina denboran bidaiatzeko aukera eskaintzen dizu tontor honek.

Denetariko kolore biziak daude mendi honetan diz-diz, bai sastraka artean eta bai bere magaletako zeruetan behera. Oihaneko larrosa, berde eta gorriak auntzen antzera dabiltza emakume Thakalienak dira; oihalez jantzirik, higitaia gerrian, oinutzik eta bizkarreko sestera buruaz tiraka. Zeruko ori, laranja eta moreak, ordea, turisten parakaidenak dira, Gore-Texean bildurik, emozio berrien  bila amildegitik behera salto egitearren 100 euro ordaindu dutenenak.

Eta guk, gure bota haundiak hanketan eta oin bilutzien lorratzei gorantza segika,galdetzen diegu gure buruei: Zer pentsatuko dute emakume horiek, izerdi patzetan, gora begiratu eta beste gizaki batek gerizpea egiten diola ikustean?

Honako honetan, gure errekonozimentu eta miresmen benetakoena 3. munduko emakumeentzako. Gure bidaian zehar argi geratu baitzaigu, nolabait, Lurra beraiei esker ari dela gira eta bira.