Elorrixotik 15330 Km-ra

Azkenien laga dogu horrenbeste zoratu gaituen India atzian. Gogobiziz aldendu ga ta gainera konpania onien, Australiar bikote batekin, beraz lau bidien.
Elorrixotik irten eta urtebetera lortu dogu ametsetako Nepalera sartzea! iuju!
Nepal mendebaldetik hasi dogu, leku lasai eta turista gutxi ikusi dauen zonaldetik. Lehen geldialdia Bardiako parke naturala, safaria oinez, errinozeronte, elefante eta kokodriluak ikusiz baita tigre lorratzak. Hori bai bederatzi orduz ohianien barrena, gizakia nagusi ez dan erreinuan, bildurra pasatu dogu. Edozein zokotatik tigria begira gendula edo errinozerontea gugana imajinatzen gendun… oso intentsua!
Parkea kokatuta dauen herrira argindarra eta komunak orain dala 6 hilabete azaldu zien eta lo egiteko buztin eta lastozko etxetxo baten egon ga, esperientzia ona.
Bizikleta kontuak diela eta Nepaleko zonalde bajuan gustora ibili ga, terreno lauak eta jente oso atsegina eta garrantzitsuena berriz ere hasi gara akanpatzen!!
Helburua ordea Himalaya ikustia da eta iparraldeko norantza hartu bezain laster azaldu die aldapak. Aldapa leunak baina oso luziak… egun osua igotzen.
Saria ordea laster jasoko dogu, a ze ikuspegiak: Annapurna mendilerro osoa bistan, oso ikusgarria!!
Emozino hori gorputzian heldu gara Pokhara hirira. Hemen dana aldatu da, turismoa eta dendak nagusi baina jatetxe ezberdin ugari baita eta azken hau gustoko aurkitu dogu. je je
Jateko luxu piskat merezi dogu, Nepal oso txiroa da ta orain arte jateko kontuan oso gauza basikuekin ibili ga. Baina leku turistiko honetara heltzian kriston aldaketa nabari izan dogu, kilometro gutxitan dana aldatu da, zaila da ulertzen horrelako kontrastiak existitzen diela horren distantzia laburrien.

Oin egun batzu atsedena eta gero trekking bat egiteko asmua dekogu (abujeta edarrak oin oinez!… ezin geldi egon!). Beraz kirola aldatu eta mendian gora ea zer aurkitzen dogun bertan!

Ondo segi eta barkatu horren beste tardau izana orrialdia eguneratzen… baina lurralde menditsu honetan gauzak ez dauz errez!

Urdin ta Izaro!