Elorrixotik 8218 Km.ra

Dagoeneko hile terdi daruegu Turkian eta oraindik lurralde dana deuku zeharkatzeko! Kalkulu oker batzuen ondorioz ibilbidea pixkat aldrebestu jaku eta ixe-ixe hasierako puntuan gauz barriro: Antalyan, Mediterraniar kostaldien. Ganera Irailaren 4ean bisaue amaitzen jaku eta ez deku astirik dana bizikletaz zeharkatzeko. Oraindik sinistu ezinik gabiz, ze haundia dan Turkia! Gauzak holan, Antalyatik Kapadokyara autobusa hartuko dogu.

Antalyara bidean portu 2 igo doguz eta 1000 metro inguruan ibili ga (1600 metrotara ere helduz). Ez gendun espero altura honetan bailara zabalak egongo zienik, baina bai, 1000 metrotan lur lauean ein doguz km dexente. Bestalde, Turkiarren harrera onaz disfrutatzen jarraitu dogu. Baina eurrenganako gure onezpena eta konfiantza goi-goian egon dienien alforjak ohoztu dozkuez! Bai, gabean oraindik itzarrik gengozala, gu enterau barik 2 alforja kendu euzkuezan. Laster konturatu ginen eta oraindik gure suerte txarra eta bere ondorioak sinisten ez genduzela lapurren bila hasi ginen noraezian. Lapurrik ez, baina alforjak topau genduzen! diru bila zebizen beraz ez ebien ezebe hartu. Eskerrak!

Ordundik deskonfiauauek bihurtu ga jentiaz, akanpalekuek be eskutuauek topetan saiatzen ga eta alforjak ez ohozteko sistema bat be pentsau du. Halan da be, lapurretiei alde ona topau dotzau; segurtasun neurri gehiago hartzeko balio izen dozku, argixau ibiltzeko, hankak lurrera bajatzeko.

Kontuak kontu, Antalyan gauz azkenien. Barriz be itsasue! Mediterraniar kostaldie Egeokue baino zatixe polittaue da, ez dau konparatzeik. Pena turkiarrak zikinak diela eta erreparorik ez deukiela sortzen dabien zaborra hor bertan izteko. Horrek amorratu eitten gaittu! Bai, babestutako lekuek ezien Turkia zikinez beteta dau.

 

Bestalde, herrialde honek deukon beste gauza txar bat txirrindularixentzako errepidiek die. Bide gehixenak obretan dauz (obrak be nahiko desastrosuek die), gidarixek ez zaittue errespetatzen, trafiko legerik errespetatu ezta eta azkenik, bozinak! Aaaaaaaaaah! eguneko 50 bozinazo erraz jasotzen duz (agurtzeko dala, atzetik datozela kajinarazteko dala, apartau zaittezan esateko dala…). Susto ederrak hartzen duz, batzuk ganera belarri parera heldu artien itxoitten dabe bozinie ondo astintzeko. Barrez, gero eta Ekialderau susmue deku Kontaminazio Akustikue handixaue izengo dala. Ia etxera bueltatzen gaienerako ez jakun belarririk jausi!

 Argazkiak