Elorrixotik 7855 km.ra

Gero eta herri txikiagoak eta azkenian janaria erostea ezinezkoa zan lekuetatik ibili ga. Ondo dau bide eta paraje lasaiak aukeratzia baina oraingo honetan pasau ein ga! gainera, nola ez, aldapa gora eta aldapa behera, eta Uztailien gauzenez bero larrei eta paraje idorrak. Beraz imaginau ahal dozue janaria erosteko arazuakin ibili ga Pamukkalera bidian.

Pamukkalen lurretik ur berezi bat irtetzen da, kolore zurizko formazioak osatuz. İkusgarria! Mendi magalean edur multzo modoko bat ikusten da, pistina edo bainera antzeko batzuk osatuz. Guretzako oso leku berezia, bertan eman dogu egun oso bat: bainatu, Hierapolis herriaren ondareak ikusi… Aspaldiko partez turista artean ibili gara, denda eta jatetxe batzetaz inguratuta. Eskertu dogu!

Bakardade eta lasaitasun hau asko gustatu arren, konturatu gara janari eta ur antolakuntza hobeaue behar dala, autosufizientzia gehiago. Punto honen inguruen asko hobetu dogu, beti ikasten da zeozer, eta gainera hemendik aurrera aurkituko doguzen lurraldeetarako ezinbesteko izengo da.

Laster urte erdi bidaiatzen eta 2 hile Izarokin.

Gora San Fermin!

Argazkiak