Elorrixotik 7570Km.

İzarok 1865 Km.

Ondo apurauta gabiz, ez dogu margen askorik laga Asierrekin elkartzeko Estanbulen. Marmara itsasoa ferriz zeharkatu dogu, Bandirmatik Estanbulera. Holan hiri handi honetan bizikletaz sartzea ekiditen dogu.

Ferritik jeitsi ta laster heldu ga hiriaren alde zaharreko zentrura; HayaSofia alde baten, mezkita urdina bestien, harrera ona ein dozku Estanbulek.

Aurrera ein dogu albergera bidien eta hara non elkartu garen Asierrekin, ze ona! bost hilabete pendejo hau ikusi barik, oso momentu ona izen da elkartzia.

Hurrengo lau egunetan Estanbulen ibili ga: Mezkitak ikusi, bazaar-ien zoratu, "Haman" (bainu turkua) probau masaje ta guzti, bertako janariaz gozatu… ondo pasau dogu hiruok!

Asier agurtzia gogorra ein jaku, seguruenik azken bisita izen da, baina elkarrekin gosaldu (goizeko hiruetan, aireportu kontuak) ta bakoitzak bere bidia.

Berriz hartu dogu ferria Estanbuletik irtetzeko, kasu honetan Bursara (marmara itsasua bigarrenez zeharkatu dogu). Hemen be abenturak! ferritik gabaz jeitsi ginen eta akanpalekua topatzeko komeriak, baina linternak piztu ta hala moduz topau gendun txoko lasai bat.

Bursara bidien Soraluzeko (nire lantegia) delegazioa lokalizatu dogu ta bisita bat egitera animau ga. Bertan harrera oso ona (eurek flipauta gure abenturakin) eta gure sorpresarako hara non azaltzen dan Gaizka (nire lankide bat). Hiruok ezin sinistu, zelako koinzidentzia! zelako poza beste lagun bat aurkitzia bidian.

Delegazioko jentiak afaitzera gonbidatu gintuen, hori bai afaria! kostaldeko herritxo baten, bertako arraina eta oso gusto handiz aukeratutako entranteak.

Hurrengo egunian Gaizka agurtu eta berriz be ekin diogu gure bideari. Bursa inguruko mendietan gora ta behera, azken egunetan 1000 metro inguruko portu batzuk igo behar izan doguz, girua freskuaua nabari da eta bi hiletan lehenengoz euriak buzti gaitu. Gogorra da bidia baina ez dekogunez hitzordurik inorekin askoz lasaiago gabiz, km gutxiau eginez egunero. Apurka apurka Pamukkalera gerturatzen gabiz, mediterraneo kostaldera bidian.

Formalak izen!

Izaro ta Urdin.

Argazkiak