Elorrixotik 7105 Km

Aupa jente!

Oin Turkiako kostaldetik gabiz. Dakizuenez İzarokin nabil bidaiatzen, ointxe hilabete bat. Gauza asko aldatu die nire hasierako bakarlari bidaiarekin konparatuz, baina İzarok lehenengo astian hartu zauen erritmua ta egunero 60-80 Km (hasieratik jarraitzen nabilen martxa) egiten doguz.

Pisua be banatu ein dogu (denda kanpaina, hornillua, liburuak, mapak…) beraz ezin kejau.

Bestalde beste pertsona batekin bidaiatzearen abantailak dauz; momentu onak alkarrekin bizi (lekuetaz gozatu, lagunak…) ta txarrei be hobe egiten jake aurre. Gainera lurralde ta garai honetako egualdiak egunerokotasuna markatzen dozku ta ordu asko dauz egunian zihar ezin dala ibili eguzkitan. Ordu hauek be hobe norbaitekin.

Egunero goizeko seietan jeiki ta zortziak baino lehen errepidien gauz ordubatak arte. Gero eguzkitik babestuta egoten ga laurak ingururarte ta martxan berriz seirak edo zazpirak arte. Gero earto asko eiten dogu lo, je je.

Erritmo exijentia da ta hiru edo lau egun onak egin eta gero egun pare batez orduak errespetatuz baina askoz mantsoago mugitzen ga, hobeto jan ta gustora deskantzatzeko.

Janari asuntua asko zaindu behar da bizimodu honetan ta askotan hornilluakin ezinga guztiz moldatu. Horregatik astian behin kanpuan jaten animatzen ga; bertako janariak hobe probau ta ondo indarberritzeko.

Nik iada bost hilabetez noie bizimodu honekin (lehen hotzakin, oin beruakin) ta asko poztu naz ikusi dotenian İzaro be ondo moldatu dala, ea holan jarraitzen dogun nomada bizimodu honekin.

 Turkia

Turkiak lehenego egunetan pixka bat desepzionatu gintuen, gauza da Greziatik gentozela eta ha horren politte izanik Turkiara sartzean impakto bisuala handitsue izen zala: basurie alde danetan, kamioiz jositako bidiek, hondartza zikinak, hiri zatarrak… Baina eskerrak bertako jentien harrerak balantza konpentsatzen dauen! oso kuriosuek die eta laster hurbiltzen jakuz galdetzera eta barriketara, ze honei iguel jake turkiera ez badugu ulertzen, eurek berba eta berba.

Egunero inbitetan gaittue zoze hartzera. Batzuetan, bidien goiezela jarritte dauzen lekutik korrika etorten die bide ezkinara tea eskeintzera eta bestetan, hamarretakue eitteko geratzen gaienien janari pixkat ataratzen dozkue (orain 2 egun bazkalozteko siestan gauzela andra 2 agertu jakuzen bandeja bete janariz!). Harrera honen aurrien zur eta lur geratzen ga,kasik lotsatuta gure esker ona ez dakigula zelan adierazi. Ganera, turkieraz "eskerrik asko" esatie ikastie be asko kostau jaku baina beharrak bultzatuta egunero "tesekiu ederim" esaka gabiz.

Turkiako bizimoduari dagokionez, oso ezberdina da hiri handietan eta herri txikietan. Hirietatik hurruntzen zoiezen henien  pasiajie aldatzen doie: traktore eta astoak kotxeen ordez, gizonak parrapean tea hartzen, emakumeak goitik behera tapauta makur-makur einda euzkipien lurre lantzen…

Orain Istanbulera bidien gauz, ilusio haundixe deku bertan jarritte, oportxo batzuk moduen die guretzeko: erropa garbixek jantzi, turismo pixkat ein, kamping-dendie jarri eta kentzeaz ahaztu… kontaukotzuau zelan juen dan!

 Argaziak