Elorrixotik 6760km.tara

İrletatik ere oso eroso mugitu gara bizikletegaz. Alde batetik, trafiko gutxi (gu eta alokatutako kotxeak); eta beste aldetik, ia kilometro danak ikusgarriak( zonalde industrıalik ez, hırı grisik ez, hotel haundız jositako kostalderik ez…).

Lehengo Kretan izan gara, batez ere hegoaldeko kostaldean. Zati batean biderik ez eta ferriz mugıtu behar da. Pradisua da ha! hondartza harigarri hutsak, baınuak ur gardenetan, mendizale eta hippyak dauden kanping libre bat itsaso ertzean… Kanping ondoan justo erreka itsasoratzen da eta erropak garbitzeko aprobetxatu gendun. Bertatik ganera E-4 izeneko ibilbidea pasatzen da baita, hondartza kilometriko eta akantilauak jarraituz. Egunen batean bide hau egiteko Kretara bueltatuko garela amestu dogu.

Ondoren Santorinira pasatu ginen. Bertako sumendiaren eztanda ikaragarri baten ondirioz forma ikusgarria hartu eban irlak eta benetan mirestekoa da. Hirugarren astea eta gero kanping batera sartzera animatu ginen eta dutxa, otordurako jarleku, mahai eta pistinarekin lujuz inguratuta gengozan.

Santorinitik beste bi irlatara egin gendun salto (Paros eta Samos). Politak dira danak. Eta irla batetik bestera jausika… Turkian hartu dugu lur!

Turkian oraingoz jente oso atsegina, Cay (tea) hartzeko eta hitz egiteko gelditzen gaituztenak, ke zikina botaten daben kamioi haundiak, Kebapak… orain Estanbulera bidean gara, bertan Asirrekin elkartzeko (orrialde honen sortzailea eta eguneraketekin laguntzen gaituena).

Urdin eta Izaro

Argazkiak