Peloponesoren lasaitasunak arrituta utzi gaitu, desertuan geundela sarri aipatu dugu txantxetan!

Maiatzean nahiko bero egiten du hemen eta horrek lagunduta hartu ditugu lehengo bainuak itsasoan. Gainera, jente gutxi, herri gutxi eta hotel gutxi dagonez gero inguru honetan, ia beti akanpatu ahal izan dugu gogokoen genuen kalan.

Herriak oso txikiak dira eta jenteak arriduraz begiratzen gaitu baina oso harrera ona egiten digute. Pasatzean ia denek agurtzen gaituzte eta batek baino gehiagok eskaini digu zerbait: txokolatinak, pepinilo bat, freskagarriak eta baita ere, mahats-hostoz eta feta-gaztaz egindako empanada. Peloponesoko jenteaz ezin gara kejatu!

Hainbat animalirekin ere egin dugu topo: musker berde-berdeak, sugeak, azeriak, armiarmak, kirikino erraldoiak eta uroiak. Batzuk hurrunetik ikustea nahiago!

Izerdi ugari bota dugu maldan gora eta behera, eskerrak naranjondoak non-nahi dauden eta bitamina batzuk hartzeko erraz lapurtu dugun naranjaren bat hamarretakorako. Pepiniloak ere estimatuak dira Grezian eta pisua murrizteko dagoeneko ohitu gara entsaladak olio eta ospin gabe jatera!

 Grezia menditsua ez zela uste bazenuten oker zenbiltzaten, mendiak itsasoraino sartzen dira eta bat baino gehiago zurituta ageri da oraindik.

Web-orriaren eguneratzeari dagokionez, konturatuko zinetenez, gauza asko zaildu da. Internet konekzioak oso geldoak dira (argazkiak bialtzeko ezinezkoak) eta prezioak ere gareztiak. Ahal doguna egiten gabiz.

Aio Pelaio!

Argazkiak