Elorrixotik 5150Km

Tiranako hostelien kriston anbiente ona ta lagun onak egin duaz. Baina hauek be atzien utzi ta euripien egin dot goiza Elbasan herrirantz. Aldapa gora zati majo baten, baina gero kriston ikuspegiak ta klaro aldapa behera be bai (zenbat gozatzen dan aldapa behera, je je). Lo lekua jatetxe baten atzeko zelaian aurkitu dot, bertakoei baimena eskatu ta arazorik ez dauela, gero heurokin afaldu, berba ein… jente oso atsegina.

Holan jarraituko dot Ohri lakurarte, bidien jente pillo bat agurtuz, kafera ainbat aldiz gonbidatu nabe…

Beste datu bat Alabaniari buruz nekazariak aintzinako eran egitena dabiela lan; astua erabiltzen da asko, zaldiak be bai, goldarako, garraoi bide moduen, emoten dau denboran atzera egin dotela salto (ea argazkietan ondo ikusten da sentsazio hau, bestela bertara arrimau beharko zarie). Bestela be oso pobria da baina horrek ez dio interesa kentzen, niretzako justu kontrakua, ta iguel horregatik da jentia ain adeikorra.

Beste adibide klaru bat jente honen izakerari buruz, Greziako mugatik 3km-ra dagoen herri bateko gazte bat naranjak erosten lagundu ta gero mugararteko bidia nirekin egin zaben oinez (ni bizikleta eskuan). Guztia niri laguntzeko, ingelesa praktikatzeko ta galdera pillua eiteko. Nik 10 minututan zeharkatu naben muga berak 17 urtetan ezin izen dau zeharkatu izen, atrapauta dauz heuren herrian, honek ze pentsarazi egiten dau.

Behin Grezian sartuta pobrzia ez da nabaritzen eta jentia ez da horren gainien egoten (galdera gutxiau, pakien lagatzen dotsue). Nahiko altu egon naz hasierako egunetan, 800 metro inguru, ta baso oso berdiak aurkitu duaz beti be haize fresko batekin. Baina bizikletan ibiltzeko bide aproposak aurkitu duaz (heuren hizkuntzan dauzen kartelekin flipau, mapa askotan begiratzen dot, badazpada) trankila, trafiko gutxikin ta denda jartzeko erraza dan lekuak aurkituz.

Oin Meteoran nau, flipantia harritzar hauek, oso guapua, goiz bat eman dot gora ta behera oinez, mendi buelta aspaldiko partez.

Jatekuan aldetik oraindik ez duaz gauza asko probau, baina yogurt batzu oso onak jan duaz eta ea laster mousaka batekin aurkitzen nazen bidien, je je.

Beraz pozik Albanian bizi izan doten esperientziekin eta oin Grezian zer aurkitukoten zai, baina oingoz oso ondo doie. Kanpin baten nau eta hemen be oso erraz egin duaz lagunak, su inguruen afaltzen…laster berriz makinia hartu eta Atenaseruntz!

Baina bidaian lehen helburua beteta; Greziara heltzia!  oin hurrenguen billa!!! 

Ondo segi ta gutxi gastau!

Urdin.

Argazkiak Dubrovnik 

Argazkiak Grezia kontinentala