Apirilaren12tik 20ra. Elorrixotik 4722 Km

 Aupa jente!

Dubrovnik, astesantua, jentia alde guztietan baina nire lehen plana gurasuekin elkartzia. 

Apartamentu baten egon ga lau egunez, lasai bertatik asko hurrundu gabe baina oso gustora. Ondo jan, deskantsau, baino freskagarri bat hartu hondartzan… helburu nagusia elkartu ta gustora egotea zan, ta hori lortu dogu. Agurra baina berriz be latza, gogorra da gurasuak negarrez ikustia, animo!!!

Bizikleta berriz hartu ta azkar gurutzatu dot Montenegroko muga, hemen behintzat arazo gabe. Ingurune hau oso ondo dau, kostan turismorako prest dauela ikusten da baina garai honetan lasai aurkitu dot. Ikuspegi oso erakargarriak; itsasuak fiordo estilo bat egiten dau Kotor inguruen baina aparte mendi oso altuz inguratuta, kontraste itzela.

Herri batzu ikusi duaz; Perast, Kotor, Budva… oso lasaiak eta ikustekuak baina naturan kontrasteekin geratzen naz.

Kostaldeaz ordea azkar nekatu naz ta Skadar lakurantz noia, kriston aldapia igo bier baina bueno burugogorra naz eta kitto! Aldapa latza ta laku inguruko bidia gora ta behera baina ez dau trafikorik ta ingurua oso guapua, gainera pago ta gaztainondoak berde berde aurkitu duaz, oso nekatuta baina pozik ibili naz. Merezi izen dau ruta aldaketak.

Holan ba konturatu orduko Albaniako mugan aurkitu naz, pena Montenegroz gehiau ez gozatzeabaina oso menditsua da ta esfortsu asko eskatuko zauen, beste baten agian.

Albanian sartu aurretik motorzale bat (3 urtez munduan zier) diru elakr trukatu dogu, hemen "leke" erabiltzen da. Mugan ordea 10 euro ordaintzeko, zergatik galdetu ta poliziaren erantzuna: arazorik ez edukitzeko! hau dek hau, ze eingo diogu ba!

Lehen km-tan zakarrak alde guztietan, bunkerrak bistan, umeak kasik bizikleta gainera datoz trasto danak ikutzen… ez naz oso gustora aurkitu egia esan, agobiau ein nabe!

Akanpaleku bila nabilela, kontrako norantzan beste bi artista; Eric eta Amaya (Estrasburgo ta Amerikarra) 2006tik dabiz bizikletaz bidaiatzen, afrikatik, turkiatik… hona euren orrialdea: www.worldbiking.info worldbiking@gmail.com

Denbora batez informazioa trukatu, esperientziak kontau ta bakoitza bere bideari, ondo etorri jata elkartze hau gauza batzu ikasi duaz.

Hurrengo egunien Tiranara heldu nahi dot, errepide laua baina trafiko askokin. Bidien ordea beste sorpresa bat; Andy ezagutu dot; bizikletan abiatu zan suitzatik India eta Nepal ingurura orain dela hiru urte ta oin oinez bueltatzen dabil, tipo interesantia. Honek be informazio asko eman dozta, batez be Nepaleri buruz.

Albania beraz sorpresa ta lagun berriekin hartu nau. Bestalde parajiak guapuak die ta gauza ezberdina asko ikusten die, adibidez: okela saltzen da errepide albuan, zapatak konpontzen kalian… toke ezberdin bat deko orokorrian.

Hiriburua, Tirana, handia da ta eraikin ezberdin asko dekoz, komunismo garaiko gauzak berriagoak dienakin nahastauta… kontrastea.

Bi gaba eingo duaz hemen aurkitu doten alberge baten, giro oso jatorra, gazte batzu aurrera ateratako hostela. Gero Ohri laku ingurutik egingo dot aurrera Greziaruntz, apurka apurka baina beti aurrera!

Zelan ibili da jentia oporretan? aprobetxau dozue?

Pozten naz orduen, ba ondo segi ta laster arte!

Korto y kanbio!

Urdin.

Argazkiak