Sarajevo (Bosnia) – Dubrovnik (Kroazia)

Elorrixotik 4390 km-ra

Sarajevon egun bakarra emon dot, azkenien hiri gehienak antzekuak iruditzen jataz.

Parajia menditsua jarraitzen dau, gogortsua baina guapua. Adibidez Jablanica herritik Mostarrerako bidia, erreka bailara bat kriston ikuspegiekin, asko gosatu dot, baita bertan jandako "janjetina" arkumia, je je, lurraldeaz modu ezberdinetan gosatu behar da.

Gero Mostar herria dau, non alde zaharra polita dekon (harri zuriz egindako galtzada, zubixa), garrantzia zubixak, non 93-an gerran apurtu ebien… berriz eraiki da… istoria asko dekon lurraldea da Bosnia osua orokorrian, baina herri konkretu batzu egoera oso latzak jasan behar izan dabez, adibidez; Mostar ta Sarajevo. Bestalde turkiar estiloko etxe bat ikusi naben, kuriosua.

Hemendik Drubovnikera bidia, bide txiki bat hartuta, menditsua hau be baina oso guapua (%14ko aldapa igo behar izan naben, kasik bertan geratzen naz) erreka baten banau (iada epeldu da girua), herri txiki pillo bat ta handiena Trebine, baina ezer aipatzekorik bertan.

Azken tramuan oso ikusgarria ta denda jartzeko leku guapuak baina Bosnia osuan jentiak botatako zakarrak dauz (koltxoiak, beira, plastiko botillak…) Kroazian be antzematen zan baina hemen geixau, pena bat.

Holan ba, pozik Bosnia ikusteko aukera hartu dotelako; jente aldetik oso ondo, jente pillua arrimau jat galdera askokin ta herri txikietan umez inguratuta alde batetik bestera, jente atsegina eta kuriosidadez gainezka. Jatekua primeran, ikuspegi politak, ta jeneralien merkia… zer geixau behar da!

Oin Dubrovniken gurasuekin elkartu ta lasai egun batzu pasau (kontaukotsuet zelan doien) ta gero gertu geratzen dan Montenegro , Barkalak (lankide ta lagun batek) emondako mapakin; eskerrik asko Barkala!!

Ea ze aurkitzen dogun lurralde honetan, gogo asko dekuaz ikusteko!

Ondo segi jente!

Urdin.

 Argazkiak