Martxoaren 30tik apirilaren 6ra   

Elorrixotik 4025km

Kroazia atzian laga dot euripien ta holan jarraituko dot 6 egunez Bosniatik be bai. Hau da humedadia dekotena gainien, hor nabil tenderetiak jartzen alde guztietan.

Bestela Bosniak oso inpresino ona dabil lagatzen, pena behelainua izan dala nire laguna lehen tramuan, ze parajiak oso guapuak izen die. Oso menditsua da, ta nire hankek kroaziako atsedenetik berriz espabilatzia kostau jake, aldapa gora ta aldapa behera, itxuria Bosnian %8 bakarrik jeisten da 150 metrotik. To horri!

Basua, belardi berdiak *horrenbeste eurikin..* batzutan gure EH ekartzen dosta gogora, paraje batek bereziki urbasa.

Gero jentia oso atsegina, kuriosidadez begiratzen nabe, baina askotan ezin ga ganoraz komunikau, pena. Herrietan etxe asko bala zuloz josita, beste batzu jausita ta bertan behera lagata, errespetua emoten dau ta ideia bat hartu ahal da zenbat sufritu dan lurralde honetan. Baso askotan oraindik minak dauzen kartelak dauz *akanpatzerako orduan argi ibili bier* Guzti honegatik igual da jentia ain atsegina.

Janari kontuan Bosniari 10bat, parrillak ikusten die alde guztietan, bildotsa, txerrikumea, txuletak… danak han brasan bueltaka ta prezio onien. Bokadilluak jatia ez dau merezi hemen, je je

Gero cevapcici dekie, pita ogia saltxita estilo batekin… oso ona! ta gero kafia beste modu batera prestauta, turko erara, gustoko dekot!

Oin Sarajevon nau. hiria handia da ta gerra arrasto gutxi dau *ez da isladatzen oinarte ikusitakua* trankila da ta turismeoa nagusi, beraz ez naz denbora luzez egongo. Arrituta geratu naz herri txikietan ikusitakua ta hiri honetan ikusten danakin, bi lurralde ezberdin emoten dabe. Hiri hobe errekuperatu dala emoten dau, baina herri txikiak astiro astiro doiez hobetzen.

Beste astebetez ibiliko naz Bosniatik, Dubrovnikera bidien, Kroazia berriz. Bertan Ceci ta Agurnekin *Alias gurasuak* elkartzeko, beste opor txiki batzu! ea garaiz heltzen nazen.

Aioi Pelaio! 

Urdin.

Argazkiak