Izarokin elkartzia izen da bi aste hauen puntu fuertia! oso ondo egon da! ta bide batez Kroazia ikustia.

Autobusez mugitu ga (arrarua hasieran, ordutegiak, independentzia gutxiau…) Zagreb- Plidvise lakuak- Zadar- Sibenik- Trogir- Split- Hvar irla- Zagreb. Izen da ibilbidea, kriston repasua eman diogu Kroaziako kostalde ta barruko mendiei, autobusez distantziak beste asunto bat die. Egualdia be danetik probatu dogu; edurra Plidvise lakuetan, haizia Zadar inguruko mendietan ta kostan egualdi ona. Leku guapo asko ta interesantiak aurkitu doguz, merkatuak alde guztietan, fruta, berdurak, arraina… gustoko aurkitu dogu. Bestela be kostaldean bertako arraina jan dogu… oso ondo zaindu ga!

Oin berriz nau Zagreben, berriz be bakarrik, bueno bizikletakin, je je. Izaron bisitia oso ondo egon da, ta bixok behar genuen zeoze zan. Oin berriz agurtu ga, baina Maiatzean Atenasen (Grezia) batuko ga berriz ta oinguan bai berak be bizikletia ekarriko dau ta holan munduan ziar galduak dabizen artista BI izengo ga! bi beti bat baino hobe. je je!

Hemengo Teo, horrenbeste gauza eskeini dozkun laguna agurtu (lo egiteko lekua, giro ona ta bizimodu ezberdin baten ikuspegi bat ) alforjak bete eta aurrera.

Kroaziaz hasetu nazenez seguruenik Bosniatik jeitsiko naz, baina ikusiko da denbora dekot oraindik erabakitzeko, ta denbora dekoten artien ni pozik!

Benga ba lagunok!  on the road again!

Urdin.

Argazkiak